00:00:00:00:10

00:00:00:00:10

Lehen 6 ginen, hainbat egoera arraroengatik lotuta. Orain, ni nago, bakarrik, nire barneko zuloa ni menderatzeko zorian dagoela. Nahiko nukeenena existitzen ustea izango zen. Baina gerta ala gerta, jarratu behar dut. Bukaeraraino iritsi behar naiz.

00:00:00:00:09

Nire erlojuari begirada bat botatzen diot. Ez zait denbora asko geratzen. Oraindik gelditzen zaidan indarra galtzen ari naiz eta pauso bat ematen dudan bakoitzean, nire helburua urruntzen ari dela iruditzen zait. Hala ere, nire buruko ahots setatsu batek jarraitzeko esaten dit.

00:00:00:00:08

Nola iritsi nintzen puntu horretara? Oso istorio luzea da baina gertatzen ari dena ulertu ahal izateko laburtuko dut. Zenbait gauza gertatu ziren, orain garrantzi gutxikoak direnak eta azkenik eskaintza horren aurrean geure buruak ikusi genituen. Arriskutsua zirudien baina hain tentagarria zen eskaintza horrek emango zigun saria non baiezkoa eman genuen.

Hainbat esperimentuetara aurkeztu behar genuen. Esperimentua zertan zetzan azaldu arren, ez genuen tutik ere ez ulertu, oso hizkera teknikoa erabili zuten eta. Baina ez genion axola, buruan saria baino ez baikenuen.

00:00:00:00:07

Esperimentua irauten zuen bitartean, zentro batean egongo ginateke bakartuta. Iritsi bezain pronto, eskumuturreko erloju moduko bat eman zizkiguten. Erlojua jarri eta atzerako kontaketa bat hasi zen “67:84:22:13:11”. Azaldu ziguten bezala, zenbaki horiek bizitzeko geratzen zizkigun urteak, egunak, orduak, minutuak eta segunduak adierazten zuten.

Eguneroko egiten zizkiguten azterketa medikoak kenduta, gure kontura uzten ziguten. Egun batzuk pasa ondoren ia ahaztuta nuen esperimentua. Baretasuna baino ez nuen sentitzen. Ezta eskumuturrean nuen atzerako kontaketa ere ez zuen sentitzen nuen lasaitasuna asaldatzen. Suposatu behar izan nuen hori zela ekaitzaren aurreko barealdia.

00:00:00:00:06

Oso azkar gertatu zen dena. Nire lagun batek bat-batean zerraldo erori zen gure aurrean. Hura eraman aurretik, bere atzerako kontaketa ikusi ahal izan nuen. Ordu batzuk baino ez zitzaion geratzen. Ez genuen hura berriz ikusi. Azalpen bat eskatu genion esperimentuaren antolatzaileei eta aldi honetan esaten ari zirena kontu handiz aditu nuen. Zirudienez, genetikoki eraldatutako bakteria hilgarri batek zen gure lagunaren heriotzaren eragilea, antibiotiko arruntei oso erresistentea zena. Hura hiltzeko sendagai baten bila zebiltzan. Botika sintetizatzea lortzen bazuten, bakteria askatu eta dirutza bat irabaziko zuten existitzen zuen sendagai eraginkor bakarra saltzen.

Harrezkero dena oso azkar gertatu zen. Goizean, bizitzeko egun gutxi batzuk genituen bakarrik. Prestatutako antibiotikoa ez zebilenez, bat bestearen atzetik erori ginen. Neu izan nintzen azkena.

00:00:00:00:05

Nire erlojuari beste begirada bat botatzen diot. 5 segundu baino ez zaizkit geratzen. Nire gorpuzak, nire bizitzarekin bukatuko duen bakteria ditxoso horren aurrean amore eman nahiko luke. Baina aurrera jarraitzea lortzen dut.

Gaixotasunak ahalbidetzen didan adina azkar nabil, errenka, bigarren ate hori iristeko asmoarekin. Iristea lortzen badut, laborategi osoan zehar zabalduko dut infekzioa, bioterrorista horiei odolkiak ordainetan emanez.

00:00:00:00:04

Esperimentuaren zentroan sartu nintzenetik, ate horiek zeharkatzearekin egin dut amets. Ateen funtzionamendua gogoz behatzen nuen, norbait zeharkatzen zuen bakoitzean. 4 digituzko zenbaki bat sartu eta lehenengo atea irekitzen zen. Segundu bateko desinfekzio bat eta bigarren atea automatikoki irekitzen zen. Mekanismo berbera sartzeko eta ateratzeko.

Hasieran, kontuz ibiltzen ziren zenbaki hori ezkutuan mantentzeko baina gorabeheraren ondoren, arduragabe bihurtu ziren eta aise lortu nuen zenbaki hori jakitea.

00:00:00:00:03

Zenbakia sartu eta lehen atea irekitzen dut. Desinfekzio programa automatikoak ia lurrera botatzen nau baina zutik mantentzen naiz, nekez.

00:00:00:00:02

Bigarren atea irekitzen da eta hura zeharkatu bezain pronto lurrera erortzen naiz.

00:00:00:00:01

Kanpoan nago. Ezinezkoa zirudien arren, nire helburua gauzatzea lortu dut. Irribarretxoa egiten dut. Bakean sentitzen naiz azkenik.

00:00:00:00:00
  • Visites: 76

ESCOLA D'ESCRIPTURA

ESCUELA DE ESCRITORES

ESCUELA DE ESCRITORES

EDITORIAL GALAXIA

AEELG

METODE

RESIDENCIA D'INVESTIGADORS

INVESTIGACIÓN Y CIENCIA

AELC

IDATZEN

EL HUYAR

EUSKAL ETXEA

BIBLIOTEQUES DE BARCELONA