RELATOS

Mazhozkailua

Duela urte batzuk, zientzialariak kasu bat aztertzen hasi ziren eta azkenik, aurrera atera zuten eta salgai jarri dute. Amerikako zientzialari batzuei bururatu zitzaien hozkailu bat asmatzea, baina ez janariarentzako, baizik eta pertsonentzako.

Amerikan, jendea, Mc Donaldsen eta leku horietan jateko ohitura dute, eta gainera, kirolarik egin gabe. Horrek jendea obesitatea edukitzera eramaten du.

Hozkailu hau, pertsona baten tamainakoa da, baina ez oso zabala, justo gorputza sartzeko. Pantaila batean, jan dituzun elikagaiak aukeratzen dituzu eta onda batzuen bitartez elikagaien lipidoak izozten ditu eta gero, desagertzen dira gorputzetik. Dena asmatu eta egin ondoren, frogatu zuten tximu batekin. Tximuari hamburgesa, patata frijituak eta napolitana bat eman zioten. Lipido maila begiratu zioten hori jan aurretik eta jan ondoren, zenbat igotzen ziren lipidoak ikusteko. Gero, hozkailuaren barruan sartu zuten, pantailan jandako elikagaiak aukeratu zituzten eta martxan jarri zuten.

Prozesuak 10 minutu iraun zuen gutxi-gora-behera. Tximuak hozkailutik atera zutenean, lipido maila begiratu zioten eta elikagai horiek jan ondoren igo zitzaizkion lipidoak joan ziren.

Aparatua ondo zebilela ikusi zutenez, gehiago egin zituzten, eta salgai jartzea erabaki zuten. Naiz eta makina oso berezia izan, ezin zuten prezio oso altu bat jarri, bestela jendeak ezin izango zuen erosi eta ez zituen bere helburuak beteko.

Egun batzuk egon ziren pentsatzen eta 1495$ kostatzea erabaki zuten. Baita ere, lokal batzuk jartzea hozkailu horiekin ideia ona iruditu zitzaien. 50$ ordaindu ezkero, 3 sesio egin zezaketen . Horrela, jende gehiagoren eskura egon zitekeen.

Baina hori ez da guztia, izena falta zitzaien. Egia esan, ez zitzaien kostatu. Hozkailu hitza bai edo bai egon behar zen izenean, eta gero, lipidoak kentzen dituenez eta gorputz ona geratzen ziztaizuenez, “mazas” expresioa aukeratu zuten. Bi hitzak elkartu eta “MAZHOZKAILU” geratu zitzaien. Orain bai zegoen dena prest merkatura ateratzeko eta hau guztia, Amerikako zentzialari talde bati esker.

Orain, urte bat geroago, asmakizunaren ospetasunaz hitz egin dezakegu. Amerikan, herritarren %75ak, Mazhozkailua du bere etxean eta Amerikako pertsonei begiratzen badiegu, aldaketa izugarria ikusten da eta osasunaren aldetik, hobeto sentitzen dira beraien buruekin.

Pirula

1989. Urtean irla batean zientzialari bat bizi zen. Bere alaba Ana izena zuen. Hostoz eta zurez egindako txabola batean bizi ziren txinpanze batekin.Egun batean Ana aitari galdetu zion zergatik ez zuen amarik. Aitak esan zuen 8 urte zuenean esango ziola.Anak pozik esan zuen;
- Hiru urte falta zaizkit!
- Hiru urte pasatzen direnean erealitatea jakingo dezu.
Hiru urte geroago…..
Urtarilak 17
-Aita,aita gaur nire urtebetetzea da!
-Bai maitia!
-Kontatu behar didazu amarena
-Etorri sukaldera;
Duela 5 urte prueba bat egiten ari ginen,oso arriskutsua,pirula bat minbizia kentzeko probatu behar genuen,zure ama eta ni gauzak probatzen ari ginen ea nola egin ahal genuen ; likido bat oso arriskutsua sartu genuen pirulan (probatzen bazenuen hil zenezakeen). Pirula kanpoan 3 egun pasatzen bazituen likido hori ona bihurtuko zen.
Zure ama minbizia zeukan,amak ez zekien 3 egun pasatu behar zirela ona bihurtzeko ahaztu zitzaidan esatea. Amak nahi gabe pirulaz confunditu zen bera hartu behar zuena ondoan utzi zuelakoz , amak nahi gabe bestea hartu eta jan egin zuen. Bihotzeko bat eman zion eta hil egin zen. Oraindik hortaz kulpatzen nahiz ez esateagatik .
Ana negarrez hasi zen...