RELATOS

Mazhozkailua

Duela urte batzuk, zientzialariak kasu bat aztertzen hasi ziren eta azkenik, aurrera atera zuten eta salgai jarri dute. Amerikako zientzialari batzuei bururatu zitzaien hozkailu bat asmatzea, baina ez janariarentzako, baizik eta pertsonentzako.

Amerikan, jendea, Mc Donaldsen eta leku horietan jateko ohitura dute, eta gainera, kirolarik egin gabe. Horrek jendea obesitatea edukitzera eramaten du.

Hozkailu hau, pertsona baten tamainakoa da, baina ez oso zabala, justo gorputza sartzeko. Pantaila batean, jan dituzun elikagaiak aukeratzen dituzu eta onda batzuen bitartez elikagaien lipidoak izozten ditu eta gero, desagertzen dira gorputzetik. Dena asmatu eta egin ondoren, frogatu zuten tximu batekin. Tximuari hamburgesa, patata frijituak eta napolitana bat eman zioten. Lipido maila begiratu zioten hori jan aurretik eta jan ondoren, zenbat igotzen ziren lipidoak ikusteko. Gero, hozkailuaren barruan sartu zuten, pantailan jandako elikagaiak aukeratu zituzten eta martxan jarri zuten.

Prozesuak 10 minutu iraun zuen gutxi-gora-behera. Tximuak hozkailutik atera zutenean, lipido maila begiratu zioten eta elikagai horiek jan ondoren igo zitzaizkion lipidoak joan ziren.

Aparatua ondo zebilela ikusi zutenez, gehiago egin zituzten, eta salgai jartzea erabaki zuten. Naiz eta makina oso berezia izan, ezin zuten prezio oso altu bat jarri, bestela jendeak ezin izango zuen erosi eta ez zituen bere helburuak beteko.

Egun batzuk egon ziren pentsatzen eta 1495$ kostatzea erabaki zuten. Baita ere, lokal batzuk jartzea hozkailu horiekin ideia ona iruditu zitzaien. 50$ ordaindu ezkero, 3 sesio egin zezaketen . Horrela, jende gehiagoren eskura egon zitekeen.

Baina hori ez da guztia, izena falta zitzaien. Egia esan, ez zitzaien kostatu. Hozkailu hitza bai edo bai egon behar zen izenean, eta gero, lipidoak kentzen dituenez eta gorputz ona geratzen ziztaizuenez, “mazas” expresioa aukeratu zuten. Bi hitzak elkartu eta “MAZHOZKAILU” geratu zitzaien. Orain bai zegoen dena prest merkatura ateratzeko eta hau guztia, Amerikako zentzialari talde bati esker.

Orain, urte bat geroago, asmakizunaren ospetasunaz hitz egin dezakegu. Amerikan, herritarren %75ak, Mazhozkailua du bere etxean eta Amerikako pertsonei begiratzen badiegu, aldaketa izugarria ikusten da eta osasunaren aldetik, hobeto sentitzen dira beraien buruekin.