FAQ

Zer da Inspiranciencia?
Zientzian inspiraturiko kontaketa lehiaketa da. Kontaketek 800 hitz izan ditzakete gehienez. Gaia eta formatua libreak izango dira, baina zientziak ageri behar du, bai argumentu nagusi moduan, bai bigarren mailako gai moduan.
Nork har dezake parte?
Lehiaketa honetan zientzian inspiraturiko kontaketa originala aurkeztu nahi duen 12 urtetik aurrerako edonork har dezake parte.
Zenbat kategoria daude?

Bi kategoria daude: Helduak (18 urtetik aurrera) eta gazteak (12 urtetik 17 urtera). Jaiotze datak kategoria erabakiko du, horretarako, erreferentzia gisa partaideak epea amaitzen den egunean duen adina hartuko da.

Nola egin parte hartzeko?

Lehenik eta behin, izena eman behar duzu, Parte Hartu atalean aurkituko duzun formularioaren bitartez. Ondoren, zure erabiltzaile izena eta pasahitzarekin zure Inspiraciencia kontura sartu ahal izango zara. Hortik aurrera, kontaketak idatzi, zuzendu eta argitaratu ahal izango dituzu. Halaber, bozketa publikoan ere parte hartu ahal izango duzu.

Zer da ezizena?

Ezizena kontaketak sinatzeko erabiliko den izena da.

Zenbat modalitate daude?

Lehiaketak modalitate bakarra du: kontaketa laburra (800 hitz gehienez).

Zein hizkuntzatan izan behar dute kontaketek?

Kontaketak katalanez, euskaraz, galegoz edo gaztelaniaz izan daitezke.

Zer egin behar dut kontaketa bat argitaratzeko?

Zure izena eta pasahitzarekin www.inspiraciencia.es webgunean saioa hasi. Ondoren, testua txerta dezakezu horretarako prestaturiko eremuan. Kontaketa guztiek izenburua eta testua izan beharko dute, lehiaketan onarturik izateko. Behin betiko bertsioa prest duzunean, “Argitaratu” botoia sakatu.

Ez dut nire kontaketa argitaraturik ikusten, zer gertatzen ari da?

Kontaketek, argitaratuta izan aurretik, moderazio sistema bikoitza igaro behar dute. Hortaz, kontaketa batek egun batzuk eman ditzake webgunean argitaraturik azaldu baino lehen. 15 egun igarota kontaketa oraindik agertzen ez bada, gurekin harremanetan jarri honako helbide honetan: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Noiz amaituko da kontaketak argitaratzeko epea?

Kontaketak argitaratzeko muga-eguna: 2019ko ekainaren 19ra arte (barne).

Zenbat kontaketa aurkez ditzake partaide bakoitzak?

Partaide bakoitzak, gehienez, 4 kontaketa aurkez ditzake, hizkuntza ezberdinetan idatzita baldin badaude (katalanez, euskaraz, galegoz edo gaztelaniaz). Hau da, partaide batek bi kontaketa aurkez litzake, bat gazteleraz eta beste bat euskaraz, baina ezin izango luke bi kontaketa katalanez aurkeztu.

Kontaketa bera hizkuntz ezberdinetan aurkez dezaket?

Ez. Partaide baten kontaketa guztiek originalak izan beharko dute.

Nola hautatuko dira kontaketa irabazleak?

Batzorde antolatzaileak hasierako hautaketa egingo du, moderazio sistema bikoitza erabiliz. Hautaketa hau bai epaimahaiak, publikoak ere jasoko dute beren sariak esleitzeko. Sari instituzionalari dagokionez, epaimahaiak erabakiko du. Publikoaren saria, berriz, online egindako bozketaren bidartez erabakiko da. Honetan aurretik izena eman duen edozein pertsonak parte hartu ahal izango du.

Zein irizpide izango diran kontuan obrak hautatzeko?

Kontaketak baloratzeko orduan, honako irizpideak hartuko dira kontuan: Lehiaketaren gaiarekiko egokitasuna, literatura-kalitatea, ikuspuntuaren originaltasuna, narrazioaren egitura eta koherentzia, eta idazkera, sormena eta irudimena ere.  

Zein izango dira sariak?

Lehiaketak sari instituzional bat emango du, kategoria eta hizkuntza bakoitzeko. Bai sari instituzional hauek, eta baita publikoren sariak ere, gailu elektronikoak, dibulgazio-liburu eta aldizkariak, idazketa-ikastaroak edo antzekoak izan daitezke. Sariak atala begira ezazu.

Edizio bat irabazi baldin badut, berriz aurkez naiteke?

Kategoria eta hizkuntza jakin baten irabazleak ezin izango dira kategoria eta hizkuntza berberean aurkeztu hurrengo bi edizioetan. Hortaz, inork helduen kategorian katalanezko kontaketa hoberenaren saria irabazi baldin badu, hurrengo urtean ezin izango du katalanez parte hartu; baina galegoz, euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango luke.


Contact us

  • Email
    Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

ESCOLA D'ESCRIPTURA

ESCUELA DE ESCRITORES

ESCUELA DE ESCRITORES

EDITORIAL GALAXIA

AEELG

METODE

RESIDENCIA D'INVESTIGADORS

INVESTIGACIÓN Y CIENCIA

AELC

IDATZEN

EL HUYAR

EUSKAL ETXEA

BIBLIOTEQUES DE BARCELONA