Skip to main content

Florela

4 kidez osatutako familia bat zen: aita, Álvaro, Malagako familia-mediku adeitsu eta errespetagarria; ama, Laura, bere lanean ahalegin guztiak jarrita zeuzkan laborategiko biologoa; Lucas, 14 urteko seme arduratsua eta kirolaria; eta Aitana, 16 urteko alaba txukun, arduratsua eta perfekzionista. Familia osoa Bilbo hiriko erdiguneko pisu batean bizi da, eta bidaiatzea asko gustatzen zaie guztiei, istorioan zehan ikusiko duzuen bezala.

Ustez normala izango zen egun batean, amak bere laborategian zerbait aurkitu zuen. Laurak, birus berri bat aurkitu zuen alegia. Ez zen covid bezain handia, baina ezta gripea bezain txikia ere. Aste batzuetan zehar, Espainian ibili zen gora eta behera, biologo, kimikari eta mediku ezberdinekin bildu zen, birus berri honen ezaugarriak hobeto ezagutzeko, eta aldi berean, tratamendua eta txertoa aurkitzeko irrikarekin. Halako batean, 64 urteko Dubaiko mediku batekin hitz egin zuen. Gizon honek Lauarari ohartarazi zion ez zela birus bat uste zuten bezain arina, kontuz ibiltzeko. Bere aholkua Dubaira joatea zen, hor tresna berritzaile bat baitzuten substantzia baten larritasuna antzeman zezakeena.

Egun horretan gertatutakoa zela eta, Aste Santuan familia osoa oporretan Dubaira eramatea erabaki zuen, eta horrela medikuak aipatutako tresna hori erabili ahalko zuen. Itzultzean, hiru hilabatez egon zen tratamendua aurkitzeko formulak ikertzen; izan ere, Dubain esan zioten ez zela larria, baina sintomek azkar jokatzen zutela eta gaizki senti zintezkeela bat batean. Udako oporrak iritsi zirenean, Laurak tratamendua aurkitu ezinik jarraitzen zuen. Hala ere, Lucasek eta Aitanak oporrak zituztenez senarrak bezala, denak joan ziren Karibera uztaileko hilabete osoa igarotzea, eta abuztuko lehen hamabostaldia Malagako aitona-amonekin pasatu zuten. Bilbora itzuli ziren Lucasen 15. urtebetetzea ospatzeko. Gainera, aitona-amonek Thailandiara bidaia bat oparitu zioten, eta 10 egun geroago, beraien bizitzako udarik onena izaten ari zena amaitzeko, familia osoa iritsi zen Bangkokera, Thailandiako hiriburura.

Thailandian astebetez egon ziren, eta aste horretan hondartza ikusgarriak, museo harrigarriak eta hiriko txokorik pentsaezinak ikusi zituzten. Bisitatu zuten hondartzetako batean, itsas fauna handia zegoen, eta Lucas, Aitana eta lehengusu guztiak urpekaritzan aritu ziren fauna horrekin guztiarekin. Baina, beste hondartza batean, Aitana alaba zaharrenak, nahiko bitxia iruditzen zitzaion lore bat aurkitu zuen. Lora hartu eta Bilbo-ra itzultzean konturatu zen lorea kolorez aldatu zela eta likido gelatinoso bat bezalakoa zen substantzia arraro bat zuela barruan.

Laura, maletak antolatzen ari zela Aitanaren gelan lorea ikusi zuenean, espezie honi buruzko datuak ikertzen eta bilatzen hasi zen.

Ikasturtea hasita zegoela, Alvaro etxera iritsi zen eta lanean gertatu zitzaiena kontatu zien guztiei. Sintoma ezezagunak zituen birus bat zuen emakume bat artatu zen, baina zer zeukan jakiteko ohiko galderak galdetzean, andreak esan zuen udan Thailandiara joan zela. Datu honek gogoeta piztu zion Laurari. Hurrengo egunean, senarrak esandako sintomak ikusita, aukerak murrizten hasi zen.

Eguberrietako egun batean, Lucas laborategian sartu zen, eta zerbait arraroaz ohartu zen. Amari zer aurkitu zuen kontatu zion, eta horri esker aurkitu zuten 'Florela' izeneko birusarentzako tratamendua, 'Cancoflian' izeneko lore thailandesa horretatik datorren birusa.

Birus berri horren aurkikuntzak, bere tratamenduak eta ondoren bere txertoak, zeresana eman zuen mundu osoan zehar eta urte batzuk geroago Lucasek biologia karrera herrialdeko nota onenarekin atera zuen eta Aitanak medikuntzarena bere aitak bezala. Gainera, Laurari Medikuntzako Nobel Saria eman zioten, eta senarrarekin eta seme-alabekin partekatu zuen, guztien laguntzari esker birus baten tratamendua lortu baitzuen.
  • Visites: 66