Skip to main content

Moaiek

Bada Hego Pazifikoan Rapa Nui izeneko urruneko uharte bat. Bertako jendeak, antzinako sumendi batean, sekretu bat gordetzen du. Data esanguratsu batean, 2025eko irailaren 9an, uhartean lo dauden sumendi tobadun moai handiak unibertsoaren muturreraino joango dira arbasoen bila. Arkeologo adituenak espedizio handirako prestatzen ari dira Houston-en (Texas) dagoen NASA-ko Johnson Space Center-en, bai fisikoki ariketa kardiobaskularrak, erresistentzia eta muskuluak sendotzen, bai espazioko baldintzak birsortzen dituzten simulagailuetan entrenatzen: zero-grabitatean ariketak, erremintak manaiatzeko eta mugitzeko igerilekuetan espazio-ibilaldiak, baita espazio ontziaren oinarrizko ikaskuntza, bizi-euskarriko sistemak, komunikazioak eta gaitasunak lehen sorospenetan eta espazioko larrialdiei erantzutea bizirauteko tekniken alorrean. Beraien erresistentziak balditzatuta egongo dira, momentuz moaiek ez baitakite zein galaxiara joango diren.

Oraingoz moaien inguruko bigarren mailako asterketa bat egin dute. Harriz eta hezurrez altxatu eta zizelkatuta daudela eta gurpil bidezko sistema batekin irlako leku ezberdinetan garraiatuta daudela deskubritu dute. Batzuek inskripzioak dituzte harrian, izar estela gisa hilarri gisa ezagutzen direnak, antzinako biztanleen eta izarren arteko lotura agerian uzten dutenak.

Forman eta edukian desberdinak diren petroglifak ere aurkitu dituzte. Batzuk marka geometriko soilak dira eta beste batzuk animalien edo naturako elementuen irudiak. Haien esanahia, hain denbora tarte laburrean prestatu beharreko arkeologoentzat, buruhausetea da. Genealogiarekin, Rapa Nui zibilizazioaren identitate kulturalarekin eta haren espiritualtasunarekin zerikusia izan dezakeela uste dute. Beraien helburua petrogligo antropomorforen bat deszifratzea da, DNAren egitura aztertzea saiatuko dira, moaien azpian lurperatuta egon daitezkeen ekofaktuen bila, lehenbailehen zerbait argitzeko asmotan, Rapa Nui jendea oso urduri dagoelako. Ilargi beteko gauetan moaien azpian energia misteriotsu bat hautematen dela esaten dute, bertaratzen den oro hurrengo goizera arte egoera katatonikoan uzten duena.

Arkeologoen helburua estralurtar bizitzaren eta egitura monumental horien artean loturarik dagoen jakitea da. Ilargia lurperatutako zista zahar bat aurkitu dute. Hondakin estratigrafikoen arabera moaiek ilargiaren zikloak mugimendua dauden galaxiekin erlazionatzen zituzten.

Antzeko zerbaiten zentzuak bilatu zituzten Machu Picchu hiri galduan, Txinako Terracottako gerlarietan, Göbekli Tepe-n, Turkiako kultu-lekuan, Guatemalako El Mirador hiri maian eta baita Vesubio sumendiaren erupzioaren ondorioz lurperatutako Ponpeiako hiri erromatarrean ere, baina ez dute sinergiarik aurkitu.

Kathleen Kenyon, Palestinako Jerikoko eta Tell es-Sultaneko arkeologoa, Mary Leakey, Tanzaniako fosilen paleontropologoa, Howard Carter, Egiptoko Tutankamon faraoiaren hilobitik, eta Heinrich Schielman, Troiako eta Mizenasko indusketakoa, elkartu ziren. Urpeko arkeologiaren ere pentsatu zuten, Egiptoko Herakleion hirian eta Erromako Baiae-n arrastoen bila, Platoni sinesgarritasuna emateraino, Attlantida aipatu baitzuen “Timaeus” eta “Kritias” elkarrizketetan. Hor egon al liteke, galdutako zibilizazio hipotetiko eta indartsu hartan, Herkulesen kivasak baino haratago kokatuta, antzinako zibilizazioek izarrei loturiko zeremonia astronomikoak egiten zituzten lekua?

Eta gorabehera askoren ondoren, arkeologo talde honek mundu osoa zabaldu zen manifestua idatzi zuen, zeinetan euren susmoen berri eman zuten: Kultura estralurtarrek astroarkeologiari buruzko ezagutza sakona zuten eta oinarri horiekin espaziorako martxa egingo zuten.

Arkeologoak, uhartetik joandako lehen moaien arrastoan, galaxia ezezagunera heldu zirenean, txundituta geratu ziren planeta enigmatiko batera hurbiltzean. Hiri estralurtar harrigarri bat begiz jo zuten haien aurrean. Estilo arkitektoniko ikusgarriak, obelisko egiptoarrak, teknologia aurreratua antzinako elementuekin fusionatuta. Moaien aparteko zaindarien izaera agerian geratu zen. Atari kosmikoak ziren, kultura arrotz eta izarren arteko komunikazioa ezartzeko diseinatuak.

Estralurtarren bihotzean sakonduz arkeologoek antzinako liburutegi bat aurkitu zuten. Apalategi zabalen eta eskuizkribu estralurtuen artean, Lurraren antzinako biztanleen eta izattetako zibilizazioen arteko lotura kontatzen zuten testu sakratuak aurkitu zituzten.
Rapa Nui herriak moaiak sortu zituen gizateriaren kontzientzia esnatzeko: batasuna, aniztasunaren errespetua eta naturaren bazter oro zaintzea, gure oinarri ukaezin bihurtuko den etorkizuna.

Lurrera itzulitakoan, bidaia denbora murrizteko grabitate-ibilbideez baliatuz, arkeologoek beraien aurkikuntzak partekatu zituzten, ezagutzaren iraultza eta kontzientzia piztuz. 2028. urtea zen.
  • Visites: 69