Skip to main content

Oinarriak

Lehiaketaren oinarriak

1. Xedea

Inspiraciencia zientzian inspiraturiko kontaketa-lehiaketa da. Zientzia eta idazketa era ludikoan bateratzen dituen ekimena da; fikzioa abiapuntu izanik, zientzia birpentsatu eta irudikatzeko gune irekia. Bere helburua pentsamendu zientifikora hurbilketa sustatzea da; era pertsonal askean, eta sormen literarioaren bitartez, lehenago imajina ezin zitezkeen errealitateak arakatuz.

Zientzian inspiraturiko gaia duen eta jatorrizkoa den kontaketa bat aurkezten duen edozein pertsonak har dezake parte, lehiaketaren edozein hizkuntzatan (euskara, katalana, gaztelania edo galegoa).

2. Modalitatea eta kategoriak

Lehiaketan parte hartzeko gai zientifikoko 800 hitz gehienezko kontaketa bat aurkeztu beharko da.

Hiru parte-hartze modalitate daude:

  1. Gai askea, zeinekin sari instituzionala edo publikoaren saria irabaz daitezke.
  2. Gai berezia, edizio bakoitzean ezberdina, sari berezi Aurtengo gaia Inspiraciencia web gunean ezagutaraziko da laster.
  3. “De Ciencias y de Letras”. Lehiaketan gazteen kategorian ikasleen parte-hartzea sustatu duten irakasleei zuzenduta. Beren ikasleek, gutxienez, kontaketa bat aurkeztuz gero, «De ciencias y de Letras» saria lortzeko aukera izango dute

Hurrengo kategoriak egongo dira:

  1. Helduak (18 urtetik aurrera), kontaketak aurkezteko epea amaitzean, parte hartzaileek 18 urte izan beharko dituzte
  2. Gazteak (12 urtetik 17 urtera), kontaketak aurkezteko epea amaitzean, parte hartzaileek 18 urte baino gazteago beharko dute izan.

Lehiaketa-hizkuntzak hurrengoak dira: gaztelania, katalana, galegoa eta euskara.

3. Kontaketen aurkezpena

Parte-hartzaileek beren jatorrizko testuak inspiraciencia.es webgunearen bitartez aurkeztu beharko dituzte. Jaiotze datak dagokien kategoria erabakiko du (Helduen kategoria edo gazteen kategoria).  

Parte-hartzaileek beren erabiltzaile kontura sartzeko, erabiltzaile-izena eta pasahitza beharko dute. Ezizena, berriz, kontaketak sinatzeko erabiliko dute. Parte-hartzailearen benetako identitatea ez da agertuko, irabazlea edo finalista geratu ezean. Kontaketen moderazio eta ebaluatze prozesuan agertuko den izen bakarra ezizena izango da eta parte-hartzailearen anonimotasuna mantenduko da.

Hautaturiko modalitatea, kontaketen bidalketarako erabilitako inprimakian zehaztu beharko dute parte-hartzaileek.

Kontaketa, behin bidalita, ezin izango da editatu. Kontaketa automatikoki moderazio prozesura pasatuko da. Moderazio-prozesua igaro ostean, oinarrien 5. puntuan zehazturiko baldintza guztiak betez gero, webgunean argitaratuko da

De ciencias y de Letras saria irabazteko aukera izan nahi duten irakasleek ikasgelan kontaketak egiteko eta lehiaketan parte hartzeko jarraituriko prozesua azaldu beharko dute. Irakasleek hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute eskaturiko formatuetan: 

  1. Ikasgelan jarraituriko prozesuaren laburpena (Word, 150 hitz gehienez)
  2. Ikasgelan jarraituriko prozesuaren xehakapena, era bisualean (PDF, 4 orrialde gehienez)
  3. Bideoa YouTube edo Vimeo webgunetarako estekaren bitartez partekatu ahal izango da. Artxiboak webgunean horretarako prestaturiko inprimakiaren bitartez bidali beharko dira.

Kontaketen aurkezpen epea aurtengo lehiaketaren webgunean argitaratuko da. 

4. Parte hartzeko baldintzak

Aurkezturiko kontaketek argitaragabeak izan behar dute eta ezin izango dute bestelako deialdi, lehiaketa edo sariketa literariotan saria jaso izan, ezta beste edozein euskarri zein blogetan argitaratu izan ere.

Parte hartzaile bakoitzak, hizkuntza bakoitzeko kontaketa bakarra aurkez dezake, eta lau kontaketa aurkez ditzake gehienez, hauek hizkuntza ezberdinetan idatzita egonez gero. Parte-hartzaile bakoitzaren kontaketek originalak izan behar dute, beraz, ezin izango da kontaketa bera hizkuntza ezberdinetan aurkeztu.

Aurreneko urteetako lehiaketen saridunak, kategoria eta hizkuntza jakin baterako, ezin izango dira kategoria eta hizkuntza berera aurkeztu hurrengo bi urteetan.

5. Sariak eta sari-banaketa ekitaldia

Sari-banaketa ekitaldia ibiltaria da eta Inspiracienciako irabazle eta finalistak jendaurrean bertan jakinaraziko dira. Aurtengo ekitaldi horren data eta lekua gure webgune eta hedatze-kanalen bitartez iragarriko dira. Finalistak edo irabazleak izan daitezkeen pertsonekin aurretiaz harremanetan jarriko dira antolatzaileak, erregistro-inprimakian adierazitako posta-elektronikoaren bitartez

Sariak hurrengoak izango dira:

  • Sari instituzional bat kategoria bakoitzeko (Gazte eta Helduak) eta lehiaketaren hizkuntza bakoitzeko (katalana, gaztelania, euskara eta galegoa). Guztira, 8 sari instituzional.
  • Publikoaren sari bat kategoria bakoitzeko por categoría (Gazte eta Helduak). Guztira, 2 publikoaren sari.
  • “De Ciencias y de Letras” sari bakarra, beren ikasleekin parte-hartu duten irakasleentzat.
  • Sari berezi bat, aurrerago zehaztuko den gaiaren inguruan sorturiko kontaketentzat, kategoria bakoitzeko (Gazte eta Helduak) eta hizkuntza bakoitzeko (katalana, gaztelania, euskara eta galegoa). Guztira, 8 sari berezi.

Sarien edukiera Inspiraciencia webguneko atal batean zehaztuko da.

Saridun izateko hautagaiek bidaia-laguntza bat jasotzeko aukera izango dute, sari-banaketa ekitaldira joateko, ekitaldia beren probintziatik at eginez gero. Horretarako baldintzak eta diru-kopuru zehatzak hautagaiei berariaz adieraziko zaizkie.

Lehiaketaren antolatzaileek sari bat edo gehiago esleitu gabe utz ditzakete, aurkeztutako testuek beharrezko gutxieneko maila ez dutela uste baldin badute.

6. Epaimahaia eta balorazio-irizpideak

Jasotako kontaketak  moderazio sistema bikoitz baten bitartez ebaluatuko dira. Horren ostean, atal honetan berean zehazturiko irizpideak betetzen dituzten testuak, Inspiraciencia webgunean argitaratuko dira. Horrez gain, ebaluazio hau abiapuntu izanik eta jasotako puntu-kopurua kontutan hartuz, antolaketa-batzordeak kontaketen aurretiko hautaketa egingo du.

Antolaketa-batzordeak epaimahai bat izendatuko du, testuak aztertu, balioetsi eta  irabazleak proposatzeko. Epaimahaia zientzia, literatura, arte eta dibulgazio munduko pertsonek osatuko dute. Epaimahaikideak Inspiraciencia webgunearen bitartez iragarriko da aldez aurretik.

Sari instituzionala eta sari berezia

Sari instituzionala eta sari berezirako kontaketak baloratzeko orduan, bai moderazio-taldeak bai epaimahaiak honako irizpideak hartuko dituzte kontutan:

  1. Proposaturiko gaiarekiko egokitasuna.
  2. Literatura eta idazkeraren kalitatea
  3. La originaltasuna, sormena eta irudimena.
  4. Narrazioaren egitura eta koherentzia

"De ciencias y de letras" saria

Kontutan hartuko dira:

  1. Ikasgelan egindako kontaketen sormen eta hautespen-prozesuaren kalitatea
  2. Diziplinartekotasun-maila eta ikasleen motibazioa

Publikoaren saria:

Herri-bozketa sistemaz hautatuko da. Antolaketa-batzordeak epaimahaiarentzat hautaturiko kontaketa berberak izango dira hautagai. Kategoria bakoitzeko botorik gehien dituen kontaketa sarituko da, hizkuntza kontuan izan gabe. Lehiaketaren webgunean horretarako prestaturiko inprimakian izena eman duten pertsona orok bozkatu ahal izango du.

7. Parte-hartzea

Lehiaketa honetan parte hartzeak honako oinarri hauek onartzea dakar.

Kontaketa irabazleak euskarri fisiko edo digitaletan argitaratu ahal izango dira, beti ere egileen izena aipatuz   

Bartzelonan, 2023ko otsailaren 25ean

Idaztea gustatzen zaizu?