Skip to main content

ZERGATIK DAUKAGU GURE GURASOEN ANTZA?

Kaixo! Ni Maria naiz. Hemeretzi urte ditut. Argala naiz, nire ile leunak gaztaina-kolorea dauka, eta ezti koloreko begi argiak ditut.

Zazpi urteko neskatoa nintzela gertatu zen. Ekainaren amaierako asteburu bat izan zen. Ez naiz gogoratzen zehazki zein egun zen, badakit egun hark nire bizitza osoa aldatu zuela.

Normalean 9:00ak aldera esnatzen nintzen, baina egun horretan lehenago altxatu nintzen, nire gurasoak sukaldean hizketan entzuten nituelako eta hondartza hitza entzun nuelako.

-Bai!!! Hondartzara goaz.- oihukatu nuen.

Nire amak irribarre egin zuen, pozik zegoen. Bere besoetan ninduen, bere kizkur ilehoriak airetik hegan kilimak eragiten ninduten. Nire gelara lasterka igo nintzen motxila prestatzera. Uda hartan oporretara joateko erosi zidaten bainujantzi berria jantzi nuen. Txankletak, eskuoihalak, eguzkitako krema, bisera…..aaaaaaaahhh! Ahaztu egin zait, nire flamenko arrosa karroza!!

Sukaldera jaitsi nintzen korrika, nire aita ez zegoen. Baina kotxearen motorra abiarazten entzun nuen. Oso azkar joan nintzen garajera.

«Aita!» oihukatu nuen.

«Zer gertatzen zaizu, neska?», galdetu zidan aitak.

-Ez dut nire flamenko arrosa aurkitu.- azaldu nion malkoak begietan nituelarik.

Hondartzarako bidean, musika entzuten eta abesten aritu ginen.

«Azkenean hondartzara iritsi gara!», oihukatu nuen.

Oso hunkituta nengoen. Aulkiak, nire karroza, itzalkina, hozkailua (janari eta edariekin) jaitsi genituen. Gauzak gorde bezain pronto, hirurok uretara sartu ginen. Olatuekin pixka bat jolastu ondoren, hondarrean ontziarekin eta palarekin jolasten hasi nintzen, nire gurasoek liburu bat irakurtzen zuten bitartean.

Gure ondoan familia bat zegoen, haur batekin. Berehala hasi ginen elkarrekin jolasean bazkaldu arte.

Gero nire etzalekuan eseri nintzen, amak beti errepikatzen zidalako eguerdiko orduetan eguzkia oso indartsua zela eta larruazalari min egin ziezaiokeela. Torres de Malory-ren liburu bat irakurtzen ari nintzela, ondoko umeak amari galdetzen ziola entzun nuen:

- Amatxo, neskato horrek ile leuna eta marroia du, baina bere ama ilehoriduna eta kizkurduna da. Zelan izan daiteke hori?

- Baliteke aitaren geneak izatea.

Zer da hori? Bere aita ere ilehoria da, ama bezala.

Familiak ahotsa apaldu eta elkarrekin hitz egiten zuten, baina nik ezin nien ulertu. Arratsalde osoa eman nuen galdera horri bueltaka. Etxera iritsi ginenean, dutxatu eta pijama jantzi nuen. Amak afaltzera deitu zigun.

- Denok mahaira! - Amak zioen.

- Ama! asko maite zaitut!!

Mahaian, haragiz betetako piper batzuk zeuden, oso saltsa gozoarekin. Baina nire buruan, umearen galdera jarraitzen zuen. Afaltzen ari ginela, hondartzan zein ondo pasatu genuen gogoratuz, gurasoei galdetu nien:

- Ama, zergatik dut ile iluna, zuek ilehoridunak bazarete? Zer da gene bat?

Ez dakit zer gertatu zen, baina gogoratzen dut gurasoen aurpegia aldatu egin zuela. Isilik geratu ziren, ez zuten hitzik egiten, elkarri begiratzen zioten. Azkenean, aitak dena azaldu zidan. Ume adoptatua nintzen. Nik ez nuen ezer ulertzen, malkoak masailetan behera isurtzen zitzaizkidan.

Gau hartan amaren besoetan lo geratu nintzen.

Nerabezaro osoan zehar informazioa bilatu nuen, jakin-minak hiltzen ninduen, gauza asko jakin nahi nituen, nortzuk ziren nire guraso biologikoak? Zergatik ez ninduten zaindu? Haien antza dut? DNAri buruzko artikuluak irakurtzen nituen, genetika molekularra, Mendel izeneko gizon bat ilarrekin jolasten. Ezin nuen ezer ulertu. Horregatik, batxilergoko lehen mailara heltzean, osasun zientziaren adarretik ikastea aukeratu nuen.

Azkenean hamazortzi urte bete nituen. Gurasoek ezusteko festa bat antolatu zidaten. Espero ez nuen oparia adopzio zentroan egindako hitzordua izan zen.

Eguna iritsi zen, baina zerbait neukan atzera botatzen ninduena, beldur nintzen. Benetan ezagutu nahi zaituztet?

Gurasoek zentruraino lagundu zidaten. Haur asko zeuden jolastokian jolasean. Denak txikiak ziren. Musu bat eman zidaten eta sartzeko esan zidaten. Nire gurasoak zain zeuden. Ni lasai eta urduri nengoen aldi berean, baina seguru. Besarkatu eta sartu egin nintzen. Bere egia zehatza ezagutzea besterik ez zuen behar.

Pozik atera nintzen, azaldu ezin nezakeen bakearekin. Nire benetako gurasoengana lasterka hurbildu nintzen alai. Haiek hazi ninduten, zaindu, gauetan jaiki, negar egiten nuenean, tripako mina nuenean, lehen hortza, lehen jaunartzearen eguna, jausten zitzaidanean. Berdin zitzaidan DNA. Haien odola banu bezala maite ninduten.

Nire bizitzaren zatirik handiena hori ikertzen eman nuen, eta nire bizitza nora bideratu erabaki nuen. Ingeniaritza genetikoa ikasiko nuke.
  • Hits: 51