Skip to main content

Penizilina

1928 urtea da. Azken mendeetan zientzia asko garatu da: X izpiak, odol taldeen aurkikuntza, bitaminen garrantziaren aurkikuntza, odol transfusioak, minbiziaren kausak eta tratamenduetan aurrera pausuak... eta nik 47 urtetan zehar hainbeste ikerketetan murgilduta egon eta gero, ez dut ezer garrantzitsurik asmatu, ezta aurkitu ere.

Guztiz frustraturik, petri-plakak haien lekura uztera joan naiz, neure laborategia ez dago oso txukun baina ez zait axola orain. Bi asteetako bidaian joango naiz hau guztitik deskonektatzeko eta, berandu noa!

Lasterka, plakak mahai gainean utzi ditut eta ekintza honek hauts asko sortu du.

-A… AAA… ATXIS!!!

Doministiku. Dena garbitu beharko nuke baina ez daukat aztirik. Bueltan egingo dut. Korrika kalera ateratzen naiz eta St.Mary‘s ospitaletik urruntzen naiz.

Trena galduko dut!!!

Bizkorrago korrika egiten dut.

Geltokira iristen naizenean, arnasa topera azkartuta daukat, eta ozta-ozta trenera igotzea lortu dut.

Bidaia oso lasaia da, bi aste hauek nire ideiak argitzeko balioko didate.

BI ASTE ETA GERO:

Orain zerbait handia egingo dudanaren konbikzioa daukat.

Londresera bueltan nire etxetik pasatzen naiz maletak uzteko eta ospitalera noa.

Dagoeneko, ahaztua nuen dena zein desordenatuta zegoen.

Demontre!!!

Orain dena txukundu beharko dut.

Lurran zehar botatako paperak jasotzen hasi naiz, matrazeak eta garbitu beharreko beste ontzi batzuk garbitu ditut. Petri-plakak ikusi ditudanean…

Ai ene! Penagarria da. Orain erabilezinak daude. Nire doministikuak guztiz kutsatuta utzi zituen.

Zakarrontzira bota beharko dut.

Plakak begiratu gabe banan-banan zakarrontzira botatzen ditut. Baina bota behar nuen azkenekoan, arreta deitzen didan zerbait dago.

Onddo baten kolonia hazi da plakan, kutsatzaile moduko bat. Plaka horrek Staphylococcus aureus izateaz gain, beste onddo misteriotsu hau ere badauka.

Egia esanda, ez da arraroa onddo baten presentzia, baizik eta onddoaren inguruan bakterio bakar bat ez dagoela konturatu naiz.

Zergatik gertatzen hari da hori?

Suposatzen dut onddoa bakterioak hiltzen dituela baina, zergatik?

Eta inportanteagoa dena, zein onddo mota da hura?

Hau neure asmakizun handia izango da, ziur nago.

Ikertzen hasten naiz zein onddo mota den jakiteko, eta zer den bakterioak horrela erreakzionatzen egiten duena.

Leher eginda nago, ez dakit zenbat ordu daramadan lorik egin gabe, bakarrik gertu nagoela dakit, oso gertu.

Froga asko daramat eginda eta orain organismoan kafe litro gehiago ditut odol litro baino.

Baina gertu nago.

Asmakizun honek handia izango dela dakit!

Ez dakit noiz baina lotan geratu naiz. Esnatzen naizenean nire ikerketara itzultzen naiz, atseden hartu dudanez askoz errazagoa egiten zait kontzantratzea.

Azkenik, proba ugari egin ondoren, konturatzen naiz bakterioak hiltzen duen erreaktiboa Penicillium notatum dela.

Penicillium notatum lizun bat da eta bakterioak hiltzen duen substantzia sortzen du: 6-aminopenizilaniko azidoa hain zuzen ere.

Hurbiltzen naiz ospitaleko lagun batzuengana nire aurkikuntzaren berri ematera.

Baina ez dute espero nuen alaitasuna erakusten.

-Ez dut uste zure aurkikuntza hain ona denik .

Horrek nolabait desanimatzen nau.

Asko.

Asko desanimatzen nau.

Espero nuen nire zirrara partekatuko zutela.

Oker nengoen, zalantzarik gabe.

Buelta ematen dut eta laborategira bueltatzen naiz. Nire aurkikuntza handia izango da, nik badakit, honek ez dit gogoa kenduko.

Inoiz baino konbentzituagoa, British Journal of Experimental Pathology-rekin harremanetan jartzen saiatzen naiz nire esperimentua zabaltzeko.

1929an nire penizilina antibiotikoaren aurkikuntza British Journal of Experimental Pathologyan argitaratu da.

11/12/1945

64 urte ditut. Nire bizitzaren gehiengoa pasatu da. Baina gaur egun nik egindakoa inportantea da eta harro nago. Nire ikerketa mugarri bat izan da medikuntzaren historian. Ez dut alferrik lan egin. Pertsona asko lagundu ditut. Eta gaur, Nobel saria eman didate.

Medikuntzako Nobel Saria!

Ikaragarria!!!

Zerbait handia egingo nuela banekien.
  • Hits: 130