Skip to main content

ESPERIENTZIAN OINARRITUTAKO PASIOA

Otsailaren 10a da, Izaro oso urduri esnatu da, matematika azterketa globala dauka eta. Hain urduri dago, ezen tripako mina izaten hasi dela. Azterketa egin ondoren tripako mina jarraitzen du. Min desberdin bat da, inoiz sentitu ez duen mina, ezinezkoa egiten zaio deskribatzea. Bigarren orduan, biologiako irakasleak medikuarengana joatea gomendatzen dio, eta holan egin du. Anbulatoriora iristen da eta medikuak deitzeko itxaroten du. Ordu bat baino gehiago pasa da eta mina handituz joan da denbora pasa ahala. Behin medikuak deitu, ohatilan etzanda jartzen da zailtasun handiz. Medikuak sabelaldean miaketa egitean, Izarok min handia du eskuineko aldean. Ospitalera bidaltzea erabakitzen dute kontsulta-orri batekin.

Ospitalera ailegatzean, larrialdietan, datuak hartzen dizkiote eta itxarongelara joatea agintzen diote. Pixka bat itxaron, “Izaro Zarco, jarraitu marra berdea” entzun eta triajerantz abiatzen da. Triajean galdetegia hasten da.

- Zer gertatzen zaizu? - galdetzen du erizain batek.
- Min handia daukat hemen - erantzuten du Izarok abdomenaren eskuineko aldea seinalatzen.
- Sukarra izan duzu? Noiztik zaude minarekin? - jarraitzen du lehengoko erizainak beste batek tentsioa hartzen dioen bitartean.
- Ez, ez dut sukarrik izan. Atzo gauean hasi zen mina, baina ez zen gaur bezain handia - erantzuten du Izarok, nekearen nekez.

Erizainak larritasuna balioztatzen duen bitartean Izaro itxarongelara bueltatzen da, lehengokoa ez zen batera. Han, denbora pixka bat itxaron eta gero, berriro “Izaro Zarco, jarraitu marra urdina” entzun eta erauzketa gelarantz abiatzen da. Gela horretan “via” jartzen diote, odola atera eta parazetamola ipintzen diote.

Medikamendua amaitzen denean itxarongelara bueltatzen da, mediku batekin hitz egiteko itxaroten duen bitartean. Medikuak Izaro deitzen du eta gela batera sartzen dira. Gela horretan ekografia bat egiten dio eta ikusten du apendizitisa duela eta ebakuntza egin behar diotela. Izaro hori entzuten duenean lasaiago gertatzen da, ez ziotela ezer aurkituko pentsatzen zuen eta.

Ordu batzuk pasatu dira eta Izaro “boxes”en dago, larrialdietako ebakuntza-gela noiz liberatzeko zain. Erizaintzako laguntzaile bat “boxera” ailegatzen da eta esaten dio ospitaleko gela batera eramango dutela, egun horretan ezin izango diotelako ebakuntza egin. Izaro hain nekatuta eta minduta dago, ezen egiten duen gauza bakarra baietz esatea buruarekin da.

Gelara heltzen dira, 707. Oso berandu da; beraz, Izaro jarraian lo geratu da. Hurrengo egunean, otsailaren 11an, zirujau batek gelatik pasa da, eguerdian ebakuntza egingo ziotela esanez.

Ordua iritsi da, zeladore bat Izaro ebakuntza-gelara eraman du. Han, anestesistak anestesia jartzen dioen bitartean berarekin hitz egiten dago.

- Zenbat urte dituzu? - galdetzen dio.
- 16 - erantzuten du Izarok.
- Zer ikasi nahi duzu? - jarraitzen du anestesistak.
- Ba ez nago oso ziur, baina zientzetatik noa, agian biokimika - erantzuten du Izarok.

Eta bapatean Izaro lo geratu da, ikusten duen hurrengo gauza bizkortzeko gelako sabaia zuria da. Ebakuntza ondo atera da, baina orain minduta dago, ondoeza sentitzen du eta lasaigarri bat eskatzen du

Berriro bere gelara ailegatzean ama Izaroren zain dago. Medikuek esan diote dena oso ondo atera dela eta bi egun barru etxera joan ahalko dela.

Urte bat pasa da. Izarok selektibitatea egin du eta 12,7 bat atera du. Medikuntzara sartu da, Leioan. Klaseko lehen eguna da eta irakasleak galdetzen du:

- Zergatik aukeratu duzue karrera hau?

Izarok lehena eskua altxatzen du.

- Iaz apendizitisa izan nuelako eta ospitalean gertatzen zena egunero, erizainak, medikuak eta haien lana asko gustatu zitzaidalako. Espero dut egunen baten paziente bat edogehiagoren bizitza salbatzea.

Orain sei urte pasa dira, Izaro ospitalean lan egiten ari da, zirujaua da. Egun batean larrialdietako ebakuntza-gelan lan egitea tokatu zaio. Egun oso gogorra izan da, nahiago du beste ebakuntza-geletan lan egitea.

Bapatean neska bat ebakuntza-gelara ekartzen dute, apendizitisa du. Izaro hori entzutean bolondres moduan ateratzen da ebakuntza egiteko.

- Urteak daramatzat hau egiteko nahian, nire momentua da.

Ebakuntza egiten ari den bitartean Izaro haren esperientziaz gogoratzen da eta malko bat haren masaila zeharkatzen du.

Behin ebakuntza amaitzean eta neskatoa esnatzean, Izaro neskaren gelatik pasatzen da berarekin eta familiarekin hitz egiteko.

Izarok bere ametsa bete du, orain zirujaua izatea bere pasioa da, esperientzian oinarritutako pasioa.
  • Hits: 116