Skip to main content

Maastermind

Haizeak aurpegia laztantzen dit nire bizikleta urdinean nabilen bitartean.Hau beti da nire eguneko momentu gogokoena.Eguzkia ateratzen, haizea nire aurpegia laztantzen eta bizikleta martxan.Bizikleta gelditzen dut, jada laborategiaren ate aurrean nago.Bizikleta betiko zuhaitzean utzi eta atean sartzen naiz.
-Egunon Nancy, zer moduz dago nire neska gogokoena?Tori, kafea hemen duzu.
-Oso ondo, mila esker Miller anderea.Zer muduz zu?
-Badakizu, beti bezala -erantzuten dit, sorbaldak jasotzen.

Miller anderea laborategiko nire pertsona gogokoena da, dudarik gabe.60 urte inguruko emakumea da, betaurrekoduna eta irribarretsua.Beti irribarretsu agurtzen nau eta egunero erosten dit kafea.Batzuetan elkarrekin bazkaltzen dugu, baina gehienetan, ni lantegiko mahian bakarrik bazkaltzen dut, lanen bat bukatzen dudan bitartean.

Agurtu egiten dut eta eskailerak igotzen hasten naiz.Laborategian gune ugari daude, nik 3A-n lan egiten dut.ADN-a aztertzen dugu gune honetan.Korridoretik noan bitartean, garbitzaile asko agurtzen ditut.Brenda,Ann,Barbara…

3A gunean sartu eta denek nire lehen eguna izango balitz bezala begiratzen naute.Beti egiten dute horrela.Hasieran kriston gorrotoa ematen zidan, baina denborarekin ignoratzen ikasi dut.Oraindik ez nuen esan?Laborategiko emakume zientzilari bakarra naiz.Hemen lan egiten duten beste emakume guztiak; idazkaritzan, garbiketan eta kafetegian lan egiten dute.

Sartu eta gela bukaeran, iskineko mahian esertzen naiz, nire mahian.Eta nire ondoko mahian egunero bezala, Joe dago.Joe laborategi guztiko gizon bakarra da nirekin ondo eramaten dena.Nire lehen lanegunean, bera izan zen nire ondoan eseri nahi izan zuen bakarra eta nirekin hitz egin nahi zuen bakarra.Denbora baten ondoren, lagunak egin gara.Beti iruditzen zait terremoto bat, tsunami bat edo huracan bat egon arren, Joe beti jarraituko duela ondoko mahian, mikroeskopiotik begira edo niri irribarretsu.
-Egunon!Zomorrok eskatu zizkidan kalkuloak amaitu ditut jada.Zuk zureak dituzu?-Zomorro Joek eta biok gure guneko ikuskatzaileari maitekiro jarri genion ezizena da.Gizon potolo, burusoil eta itsusia da.
-Egunon, nireak ere ditut.Orain joango gara.
-Ni zu izango banintz, zomorro ikusi baino lehen laborategiko bata jarriko nuke.-dio, eskuan nire bata duen bitartean.-Atzo aztuta utzi zenuen.
Irribarre egiten eta esaten diot, bata artzen dudan bitartean:
-Zer egingo nuke zu gabe?
-Bata gabe joago zinen zomorro ikustera, seguraski.-erantzuten du, biak barrez hasten garen bitartean.Nire kalkuluak artzen ditut eta zomorroren bulegora abiatzen gara.

Joaten garen bitartean nire atzean komentario ezberdinak entzun ditzazket.”Begira nola ligatzen duen neskarekin”, “Lanean horrela ibiltzea ere…”Joe eta biok elkarrekin ibiltzen garen bakoitzean entzuten ditugu horrelakoak.Begiratu egiten dut eta disimuloarekin, begiak zuriz jartzen ditu eta hasperen luze bat botatzen du.Sorbaldak jasotzen ditut.

Zomorroren bulegora iristen gara eta atea jotzen dut.
-Nor da?-dio ahots narritagarri batek.
-Joe eta Nancy, Evans jauna -erantzuten dut.
-Aurrera
Bulegora sartzen gara eta Zomorrok buruarekin keinu bat eginez agurtzen gaitu.Gure kalkuloak haren mahi gainean uzten ditugu, eta joan behar ginenean, Zomorrok esan digu:
-Itxoin, eseri mesedez.Gauza bat komentatu behar dizuet.
Joek eta biok begirada bat botatzen diogu elkarri, eta eseri egiten gara.
-Arazoren bat, Evans jauna?-galdetzen du Joek
-Ez, notizi onak dakartzat.Georgiako laborategi batzuetara gonbidatu gaituzte, gure ideiak entzun nahi dituzte.Aukera asko hematen dizkigun lan bat da.
-Oso notizi ona da!Haiei gure aurrerapenak aurkeztu ahal dizkiegu eta haeik guri..-Ez da aukera ona, ezinobea da.Agian, Georgian emakume zientzilari gehiago egongo dira, ez naiz ni bakarrik izango.
-Ez, zu ez zara joango.
-Zer?Zeragatik?
-Eh…Zera…Norbait geratu behar da hemen, badakizu…-dio, zerbait ulertarazi beharko balida bezala.Eta lortu du, dena ulertzen dur.
-Ez naizela joango esaten ari zara?Laborategiarengatik egiten dudan guztiaren ondoren?-ahotsa ozendu dut.
-Ez da bidezkoa, Evans jauna.Nancy-k egunero lan asko egiten du, gure eskubide berdina du joateko.
-Ez, hemen geratu behar da.
-Baina…-Joe isilarezten dut.Hau nire kontua da.Nik konponduko dut.
-Egia esan, ez dit batere harritzen.Egunero entzuten dut nola hitzegiten duzuten nire bizkarretara.Egunero jaso behar ditut zuen menpretxuzko begiradak, lantegira sartzen naizen bakoitzean!Normala iruditzen zaizue?-lantegiko gizon batzuk atetik begiratzen hasi ziren, nik tonua igo bainuen.Aulkitik altxa nintzen jada.-Beti berdina jasan beharra.Nekatuta nago, gehienak baina kapazidade gehiago dut eta oraindik txakurraren kaka baina okerrago tratatzen nauzue.Gainera, laborategiko garbitzaileei eta idazakariei berdina egiten diezue.-Zomorroren mahiaren gainean jartzen ditut nire takoiak, izututa begiratzen nau-Ba listo, oneraino iritsi gara.Ez naiz gehiago ixilduko eta zuek ezta ez zineten isildu behear neskak-esaten diet atetean niri begira dabiltzan garbitzaileei eta Miller andereari.Orain inoz baino irribarretsuago dago.-Denbora gehiegi egon gara ixilpean, itzal artean.Eta orain inoz baina gehiago egiten dugu distira.

Isildu egiten naiz eta txaloak entzuten hasten naiz.Miller anderea, garbitzailea eta Joe txaloka hasi dira, gogotsu.Irribarrez hasten naiz.Langile guztiak harrituta daude, hitzik esan gabe, nire lagunak izan ezik.Haiek txaloka eta bibaka dabiltza.Orduan, mahietik jaisten naiz, paper batzuk lurrera bota ondoren eta esku batekin Joerena artzen dudan bitartean eta bestearekin Miller anderea, laborategitik ateratzen gara.Eta horrela, 1883ko Maiatzaren 8an 150 garbitzaile, idazkari bat eta bi zientzilari atera ziren Amerika, Indianako laborategi handienetako batetik.

Amaiera
  • Hits: 90