Skip to main content

Frank eta Edurneren borroka

Zientzia

Bazein behin, zelula minbizidun bat, Frank, Edurneren gorputzean bizi zena. Egun batean, bere alboko zelula guztiei kutsatzen hasi zen, kontrolik gabe. Eten gabe hedatzen joan zen, talde geroz eta handiagoa sortuz, eta tumore handi batean bukatu zuen. Bitartean, Edurne, lasai bizi zen, tumoreaz konturatu gabe. Bizitza bete bat zeukan, baina, egun batean, tumorea ikusi zuen. Momentu hartan bere bizitza osoa gelditu egin zen, asko ikaratu zen, eta azkar medikura joan zen, eta, han, minbizia zuela esan zioten. Momentu hartan, beldur asko sentitu zuen, baina, medikuengan konfiatzea erabaki zuen. Horduan, kimioterapia egiten hasi zen. Honek, Frank eta bere lagun guztiak atakatzen joan zen. Gutxinaka gutxinaka, bere lagun guztiak akatzen joan ziren, Edurneren gorputzatik atera nahian.

Baina Frank ez zen erraz amore ematen zuten horietakoa. Hasieran, indartsu sentitzen zen, eta pentsatzen zuen kimioterapia ez zela nahikoa izango bera geldiarazteko. Jada, tumorea oso aurreratua zegoen, eta ez zuen huste inork geldituko zioenik. Hala ere, saio bakoitzarekin, gero eta ahulago sentitzen hasi zen. Bere lagunak desagertzen ari ziren, eta bere talde handi hura txikitzen eta txikitzen zihoan.

Baina, kimioterapiak, ez zion bakarrik Franki atakatzen, Edurneren gorputzari ere eragiten zion, ilea erortzen zitzaion, etengabe botaka egiten zuen…. Baina, nekatuta eta batzuetan triste egon arren, ez zuen etsi. Bere familia eta lagunak alboan zituen, animoak emanten. Edurne oso neska indartsua zen, eta bizitzeko gogo izugarriak zituen. Denborarekin, Franken azken gotorlekua ere erori zen. Bere lagun guztiak desagertuta, bera bakarrik geratu zen. Ahul, ia indarrik gabe, azkenean, desegin egin zen.

Edurnek minbizi horri irabazi zion. Frank bere gorputzetik botata, bere lehengo bizitza berreskuratzen hasi zen, ilea berriro hasi zitzaion, berriro indarrekin sentitzen zen…
Borroka hori irabazi zuen, medikuei, zientziari, eta bere gogo handiei esker.