Skip to main content

Nire lagun handia, Alexander Fleming

Martina

Londres, 1960ko Otsailaren 26an

Nire izena Martine Miguelez de Marquina da. Londresen jaio nintzen. Nire aita Espainiako lehen ministroa izan zen, eta haurtzaro zoriontsua izan nuen. Hamahiru urterekin instituto politekniko batean bi ikastaro egin nituen. Han ezagutu nuen Alexander izeneko laguna, eta kointzidentzia hutsa izan zen elkartu gintuena: biok egun berean jaio ginen, 1881eko abuztuaren 6an hain zuzen ere, gainera, bere anaiordea —Eskoziako baserri batetik Londresera ekarri zuena— nire familiaren medikua zen.

Bi urtez ikasi ondoren, ontzi-enpresa berean hasi ginen lan egiten.

Nire lagunak medikua izatearekin amesten zuen eta sarritan Fleet Street-en zegoen taberna batera joaten ginen. Bertan adituak biltzen ziren, eta beraz, eztabaida zientifikoak nahiz literarioak ez ziren falta. Nik nire garagardoari kasu gehiago egiten niola aitortu behar dut, baina Alexek zientifikoak entzuten gozatzen zuen.

20 urterekin, Alexanderrek beka bat lortu zuen eta medikuntza ikasteko desioa bete zuen, Saint Mary’s Hospital School-en, Paddington-en. 1906an medikuntzan, eta kirurgian espezializatuta, ohorekin graduatu zen. Orduan, ikerkuntzan hasi zen lanean, immunologia arloak bere interesa piztu baitzuen. Birus eta bakterioekin erlazionatutako munduak txundituta zeukan.

Goiz zoro batean Tamesis ibaiaren ertzera hurbildu ginen. Hor geundela, egunsentia heldu zen eta bainatzea bururatu zitzaigun. Ideia txarra izan zen; handik gutxira, biak gaixotu egin ginen. Baina ni etxean sendatzen nintzen bitartean, bera lan egitera joan zen.

Egun horretan, laborategian zegoenean, sudurreko jariakina erori zitzaion Petriren plaka baten gainean, non bakterio-hazkuntza bat zegoen. Alexi baztertzea ahaztu zitzaion eta bi aste behar izan zituen han jarraitzen zuela konturatzeko. Zelako ustekabea eman zuen ikusi zuenean, izan ere, bakterioetako batzuk desagertu egin zirela ikusi zuen.

Eragilea lisozima izeneko entzima bat izan zen, sudurreko jariakinetik isuritakoa hain zuzen ere. Hala ere, bakterio batzuetarako baino ez zuela balio konturatu zen. Hunkituta, laster azaldu zidan bere ondorioa: badira substantzia batzuk bakterioentzat hilgarriak direnak, baina organismoko zelulentzat kaltegabeak, alegia, eta berak, horrelako substantzia bat aurkitu zuen. Uste dut inoiz ez zela gure urperaldiaz damutu.

1928an, oporretan joan ginen eta, beti bezala, Alexek guztia azken momenturako utzi zuen. Beraz, laborategitik irten zen bakterioak zituen plaka bat inkubagailuan sartu gabe, lehioaren gertu utziz. Ondorioz, aire zabalean geratu ziren. Gogoratzen dut urte horretan Londreseko tenperaturak erotu egin zirela, eta 16 gradutik 30 gradura igaro ahal zirela egun berean. Alex beti saiatzen zen nik ikas nezan, eta hari esker argi neukan hurrengoa: onddoek hotza behar dute garatzeko eta estafilokokoek beroa. Honek, aurkikuntza erraztu zuen.

Opor ezinhobeak izan ziren, eta irailaren 3-an bueltatu ginen. Alex aire zabalean ahaztu zituen plakak botatzera joan zenean, onddo berde batekin kutsatu zirela konturatu zen, Penicillium notatum zeritzona. Honenbestez, estafilokokoak garden bihurtu zirela ikusi zuen. Beraz, ondorioztatu zuen lizuna bakterioak hiltzen dituen substantzia bat jariatzen zuela, penizilina. Kasualitatezko aurkikuntza hau egi bihurtzeko, beheko pisuan onddoekin lan egiteak ahalbidetu zuen.

Niri gertatutakoa ulertzen laguntzen saiatu zen azalpen argi batekin: penizilinak bakterioen zelula-paretak erasotzen ditu, horrela, haien ugalketa gelditzen du eta bakterioak suntsitzen ditu.

Zortzi hilabete eta gero, bere aurkikuntza argitaratu zuen, baina ez gizarteak ezta zientzialarien komunitateak ere, ez zion beharreko garrantzia eman. Behin eta berriz errepikatzen nion amore ez emateko, estimatuko zutela. Hamabost urte behar izan zuen agente terapeutikoan bihurtzeko eta bi kimikoen laguntza behar izan zuen horretarako: Howard Florey eta Ernst Boris.

Bigarren Mundu Gerran penizilinaren osagai aktiboa isoltazea lortu zuten azkenean. Honi esker, 200 milioi bizi inguru salbatu zituzten.
1945ean medikuntzaren Nobel saria jaso zuen. Inoiz ez dut ahaztuko Alexander onarpen gorenena lortzen ikustea. Oso hunkigarria izan zen.

Baina 1955ean bihotzeko krisi baten ondorioz hil zen. Nire bizitzaren adiskiderik onena ondotik urrundu zitzaidan betirako. Hala ere, berak amestu zuena baino gehiago lortuta utzi gintuen, eta horrek harro sentiarazten nau. Londreseko Sant Pablo katedralean lurperatu genuen.

Eta horrela, irakurle maiteok, nire bidea helmugara iristen ari den honetan, une hauek gogoratu nahi nituen nire lagun mina izan zen Alexekin. Nire desioa da ikus dezazuen nola lor daitezkeen ametsak, konstantziaz, ikasketaz eta zorte apur batez. Zientziak pertsona handi bihurtu zuen, eta, horren truke, zientziari bultzada txiki bat eman zion. Gogoratu haren hitzak: "Ez dira marmolezko atondoak handitasun intelektuala ematen dutenak, ikertzailearen arima eta garuna baizik". Espero dut inoiz ez ahaztea Alexander Flemingen adibidea, urteetan zehar hainbeste bizitza salbatuko dituena. Gizateria beti egongo da zorretan berarekin.

Maite zaituzte,

Martine Miguelez de Marquina