Skip to main content

Giza Gorputzeko Gaixotasunak

Benito

Bazegoen behin, mediku bat Gal izenekoa pertsonen gorputzean sartzen zena beraien gaixotasunak sendatzeko. Egun batean Biati izeneko gizon batek esan zion izugarrizko minak sentitzen zituela eta erabaki zuen haren gorputzean sartzea ikusteko zer zeukan.

Sartu denean ikusi duen lehen arazoa txantxarrak dira baina hauek oraindik asko ez direnez, ez du arazorik izan beraiekin akabatzeko. Orduan Gal Biatiren faringeruntz joan da eta bertan inflamazio asko aurkitu ditu eta faringitisa. Beraren kontra borroaktzea erabaki du. Txantxarra baino indartsuagoa da, baina, azkenean lortzen du garaitzea. Gal hestegorrirantz abiatu da eta bertan zauri asko eta azido asko ikusi ditu. Horren ondoren urdailera jaitsi da eta bertan botiken ondoriozko ultzera asko ikusi ditu. Asko kostatu zaio hauek gainditzea oso arriskutsuak direlako baina azkenean lortu du, pentsatzen zuenean ez zirela egongo ultzera gehiagorik arriskutsuena aurkitu du, estresak eragindako ultzera. Nabaritzen da ultzera hau oso potentea dela Gali asko kostatzen ari zaiolako gainditzea baina azkenean lortu du. Behin urdaila pasata giltzurrunetara abiatu da Gal. Bertan harritxoak edo kalkuluak ikusi ditu. Ez dira oso handiak eta erraz ganditu ditu, baina, biriketara abiatu da eta bertan minbizi bat ikusi du. Zoritxarrez bastante aurreratua dago, baina azkenean Gal-ek lortu du minbizia gainditzea.

Azkenik gorputzetik atera baino lehen, bihotzera doa Biatik oraindik mina asko sentitzen duelako. Ezin du sinetsi bertan ikusitakoa: miokardio infartu bat da. Berarekin borrokan hasi da, asko kostatzen ari zaio gainditzea eta bat batean Gal-i pantaila-argazki beltz bat eman dio eta gero berriro eta berriro eta berriro… eta halako batean dena beltza jarri da.